XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraintsuago, izen geografikoak ezartzeko ardura, estatu-erakundeetatik erakunde autonomikoetara etorri da, baina oraindik ere, erantzunkizun toponimiko hauek guztiz banatu gabe daude (5).

Euskal Lurralde Autonomo-mailan.

1982ko Azaroaren 24ean Eusko Legebiltzarrak 10/1982 Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezko Legea onartu zuen.

Horren helburua, euskaldun herritarrek Estatutuari esker erabil ditzaketen hizkuntz eskubideak erregulatzea da.

Euskal Lurralde Autonomoari dagozkion izen geografikoen normalizazioari buruz lege honen 10. artikuluak, bere lehen lerroaldian, lurralde, udalen...... izendegi ofizialaren aipamena egiten du eta zera dio: Autonomia Elkarteko lurralde, udal, herri, geografia-gorabehera, hiribide eta, orohar, toki-izen guztien izen ofizialak Jaurlaritzak, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek edo Toki-Erakundeek finkatuko dituzte, bakoitzak berari dagokion aginte-eremuaren barruan eta, beti ere, jatorrizko izen euskaldun, erromantzezko edo gaztelaniazkoari, hizkuntza bakoitzari dagokion idazkeraz men eginez.

Toki-erakundean eta Eusko Jaurlaritzaren artean aurreko atalean esandako izen ofizialei buruzko auziren bat gertatuz gero, Eusko Jaurlaritzak ebatziko du, aurrez Euskaltzaindiari bere iritzia eskatu ondoren.

Artikulu beraren bigarren lerroaldiak errotulazio publikoaren aipamena egiten du: Kale-bidetango seinale eta iragarpenak bi hizkuntzetan egongo dira, nolanahi ere nazioarteko arauei eta baliatzaileekiko ulergarritasunari eta segurantzari atxikiz.

Hirugarren lerroaldian azkenez zera irakur dezakegu: Izen hauek oso ezberdinak izanez gero, bide-seinaleei buruzkoetarako, biak ofizialtzat joko dira.

Lege honen ostean, Abenduaren 12ko 271/1983 Dekretuak, Euskal Herriko Udal-izenak aldatzeari buruz eman beharreko urratsak ezartzen ditu.

1971ko urrian, Aita Villasante Euskaltzainburuak, izendegi ofizial baten beharra ikusi zuen.

Beranduxeago onomastika-saila sortzen da (6).